Ukraniako gerra: Hamar aholku Siriatik

:

Siriako erbesteratuek euren esperientziak inbasioaren aurkako erresistentzia nola lagundu dezaketen partekatzen dute.

Categories:

2011ko martxoan Bachar Asaden aurkako protestak hasi ziren Sirian. Asadek, indar armatu guztiarekin erreboluzio mugimendu altzapenaren kontra gogor jo zuen. Hala ere, denbora pixka bat igaro ondoren, mugimendu horrek bere gobernua bota zezakeela zirudien. Ondoren, Vladimir Putinek esku hartu zuen, Asad-ren boterea mantentzen lagunduz, hiritar bizitza askoren trukean eta eskualdean Errusiako botereari euskarri on bat bermatuz. Hurrengo testuan, Siriako erbesteratu talde batek eta hauen kamaradak aztertzen dute nola haien esperientzia Siriako erreboluzioan lagundu dezake Ukraniako erresistenztiari eta Errusiako guerra-aurkako mugimenduari.

Azken hilabete honetan hainbeste arreta jarri denez Errusian eta Ukranian erreza da egoera honen kontextu globala galtzea. Hurrengo testua erreflexio baliotsu bat da imperialismoa, elkarkidetasun internazionala eta borroka konplexuen eta kontraesankorren arteko ñabardurak ulertzeko.

Putin eta Assaden erretratuak soldadu armatuei begira Siriako hondakinetan zehar patruilatzen ari diren bitartean.


Hamar aholku Siriatik

Badakigu zein zaila izan daitekeen horrelako garai batean zure burua kokatzea. Komunikabide nagusien adostasun ideologikoarekin eta Kremlineko propaganda zabaltzen duten eskrupulik gabeko ahotsen artean, zaila izan daiteke nori entzun erabakitzea. Esku zikineko NATO baten eta Errusiako erregimen zital baten artean, jada ez dakigu nori borrokatu eta nori lagundu.

Siriako iraultzaren partaide eta laguntzaile garen heinean, hirugarren aukera bat defendatu nahi dugu, Siriako hamar urte baino gehiagoko altxamendu eta gerraren irakaspenetan oinarritutako ikuspuntua eskainiz.

Argi dezagun zerbait: gaur egun Siariako matxinada altxamendu herrikoi, demokratiko eta emantzipaile gisa defendatzen dugu, eta bereziki iraultzaren koordinazio batzordeak zein tokiko kontseiluak. Jende askok ahaztu izan arren, Bashar al-Assaden basakeriak, propagandak eta yihadistek ezingo dutela ahots hau isilarazi mantentzen dugu.

Jarraian, ez dugu Sirian gertatzen ari dena Ukraniako egoerarekin aldaratzeko asmorik. Bi gerra hauek iraultza batekin hasi ziren arren, eta erasotzaileren bat berdina bada, egoerak oso desberdinak dira oraindik. Siriako iraultzan eta ondorengo gerraren ostean ikasitakoan oinarrituta, abiapuntu batzuk eskaintzea eta printzipio emantzipatzaileak zintzoki defendatzen dituztenei nola kokatzen laguntzea espero dugu.

Pankarta bat Siriako Kafranbel hirian. Argazki honetan gertzen diren banderei buruzko ohar bat lortzeko, ikusi beheko eranskina.


1: Entzun gertakariek berehala eragina dutenen ahotsa.

Geopolitiko adituen ordez, 2014ko iraultza bizi izan eta gerra igaro zutenen ahotsa entzun beharko genuke. Entzun behark genituzke Putinen agintapean hogei urtez sufritu dutenei. Testuinguru horretatik abiatuta, demokrazia zuzenaren, feminismoaren eta berdintasunaren printzipioak defendatzen dituzten pertsonen eta erakundeen ahotsen alde egitera gonbidatzen zaituztegu. Ukrainan duen posizioa eta kanpoekiko dituen eskakizunak ulertzeak iritzi informatua egiten lagunduko dizu.

Siriarako planteamendu hori hartu izan balu, herrialde osoan loratu ziren autogestioko esperimentu ikusgarri eta itxaropentsuak bultzatuko zituen, eta agian, babestuko lituzke. Ukraniatik etortzen diren ahotsak entzunda, tentsio horiek guztiak Maidaneko altxamenduarekin hasi zirela gogoratzen dugu. Inperfektua edo “lohi” izan arren, ez dezagun egin Ukrainako herri altxamendua potentzia handien arteko interes gatazka batera murrizteko akatsa, batzuk Siriako iraultza iluntzeko nahita egin zuten bezala.

2: Kontuz mahigaineko geopolitikarekin.

Zalantzarik gabe, komenigarria da potentzia handien interes ekonomikoak, diplomatikoak eta militarrak ulertzea; hala ere, egoeraren marko geoplolitiko abstraktu batekin konforme egoteak lurraren ulermen abstraktu eta deskonektatua utzi gaitezke. Ulertzeko metodo honek gatazkaren protagonista arruntak ezkutatzea ohi du, gure antza dutenak, zeinekin identifika gaitezke. Batez ere, ez dezagun ahaztu: gertatuko dena da jendeak sufrituko duela mundua xaketaula bat balitz bezala ikusten duten agintariek hartutako erabakiengatik, arpilatzeko baliabideen erreserba gisa. Horrela ikusten dute zapaltzaileek mundua. Herriek ez lukete inoiz onartu behar, haien arteko zubiak eraikitzen eta interes komunak bilatzen ahalegindu beharko lirateke.

Horrek ez du esan nahi estrategia alde batera utzi behar dugunik, baina bai estrategiak guere baldintzetan egitea esan nahi du, guk geuk neurriak hartu ditzakegun eskalan. Hau ez da tankeen zatiketak mugitu edo gas inportazioak murrizteko eztabaidatzea. Informazio gehiagorako ikus ezazu gure proposamenak artikuluaren amaieran.

3: Ez onartu erbesteratu “onak” eta “txarren” arteko bereizketarik.

Argi gera gaitezen: egoki izatetik urrun bada ere, Europar siriar errefuxiatuei harrera atseginagoa izan ohi zen Saharaz hegoaldeko Afrikako errefuxiatuei eskainitako harrera baino, adibidez. Ukrania Polonia mugan baztertu dituzten errefuxiatu beltzen irudiak eta komunikabide korporatiboetan “kalitate handiko” errefuxiatu ukirainarren etorrera siriar barbaroekin alderatutako iruzkinak, Europako arrazakeria gero eta inhibituagoaren froga dira. Ukrainarrentzat balditzarik gabeko harrera defendatzen dugu.

4: Ez zaitez komunikabide korporatiboetaz fidatu.

Siriaren kasuan bezala, motibazio humanista eta aurrerakoiak bereganatu nahi badira, komunikabide horietako gehienek ukrainarren erretratu biktimizatu eta despolitizatu batera mugatu ohi dira, bai lurrean bai erbestean. Kasu indibidualez, ihesean dagoen jendez, bonben beldurrez eta abarrez hitz egiteko aukera baino ez zaie ematen. Horri esker, ikus-entzuleek ukrainarrak beren herrialdeko egoerari buruzko iritzi edo analisi politikoak adierazteko gai diren aktore politiko oso gisa hautematea eragozten du. Berebat, komunikabide hauek ñabardurarik gabeko mendebaldearen aldeko jarrera karikatura sustatzeko joera dute, mendebaldeko gobernuen interes bultzatzaileei buruzko sakontasun historikorik edo ikerketarik gabe, adeitasunaren, askatasunaren eta demokrazia liberal idealizatu baten defendatzaile gisa aurkezten direnak.

Beste argazki bat Kafranbel hirian.

5: Ez aurkeztu mendebaldeko herrialdeak ongiaren ardatz gisa.

Ukraina zuzenean inbaditzen ez duten arren, ez gaitezen inozoak izan NATO eta mendebaldeko herrialdeekin. “Mundu librearen” defendatzaile gisa aurkezteari uko egin behar diogu. Gogora dezagun, mendebaldeak kolonialismoan, inperialismoan, zapalkuntzan eta mundu osoko ehunka herriren aberastasunaren arpilatzean eraiki du bere boterea, eta prozesu horiek guztiek gaur egun jarraitzen dute.

XXI mendea bakarrik hartuta, ez ditzagun ahaztu Irakeko eta Afganistango inbasioek eragindako hondamendiak. Duela gutxi, 2011ko Arabiar iraultzetan, korronte demokratiko eta aurrerakoiak lagundu beharrean, mendebaldea nagusiki bere nagusitasunari eta interes ekonomikoi eusteaz arduratu zen. Aldi berean, armak saltzen eta harreman probilegiatuak mantentzen jarraitzen du arabiar diktadurarekin eta Golkoko monarkiekin. Libian egindaku esku hartzearekin, Franztiak demokraziaren aldeko borrokaren alde egiteko gogoz mozorrotutako arrazoi ekonomikoek bultzatutako gerra baten gezur lotsagarria gehitu zuen.

Nazioarteko ardura horretaz gain, herrialde hauen barne egoerak okerrera egiten jarraitzen du, autoritarismoa, zaintza, desberdintasuna eta, batez ere, arrazakeria areagotu ahala.

Gaur egun Putinen erregimenak herrien autodeterminaziorako mehatzu handia suposatzen duela uste badugu, ez da mendebaldeko herrialdeak bat-batean “politak” bihurtu direlako. Baizik eta mendebaldeko poteztiek jada ez dute horrenbeste bailiabide beren menderakuntza eta hegemonia mantentzeko. Baina hipotesi honen inguruan zuhur jarraitzen dugu, Putin mendebaldeko herrialdeek garaitzen badute, botere gehiago ematen lagunduko duelako.

Hori dela eta, unkainerrei gomendatzen diegu ez kontatzeko “nazioarteko komunitatearekin” eta Nazio Batuen Erakundearekin, zeinek, Siriaren kasuan bezala, nabarmenki hipokritak baitira eta jendea kimeretan sinestera bultzaten dute.

6: Borrokatu Imperialismo guztien aurka!

“Kanpismo” beste garai bateko doktrina bat deskribatzeko erabiltzen dugun hitza da. Gerra Hotzean, dogma horren aldekoek esan zuten garrantzitsuena SESBri kosta ahala kosta laguntzea estatu kapitalista eta inperialisten aurka. Doktrina horrek irauten du gaur egun Putinen Errusiaren alde Ukrainaren inbasioan edo etengabeko gerra erlatibizatzen duen ezker erradikalaren partean. Siriari buruz egin zuen bezala, ezker honek Errusiako edo Siriako erregimenak Mendebaldeko eta Atlantikismoaren inperialismoaren aurkako borroka [hau da, NATOren aldekoa] gorpuzten duela dioen argudioa erabiltzen du. Zoritxarrez, abstraktu hutsa den antiinperialismo manikeo honek uko egiten dio mendebaldekoak ez diren eragileengan dagoen inperialismoa ikusteari.

Hala ere, aintzat hartu behar da Errusiako, Txinako eta baita Irango erregimenek urteetan egiten ari direna. Eskualde jakin batzuetan beren nagusitasun politiko eta ekonomikoa hedatzen joan dira bertako biztanleei autodeterminazioa kenduz. Kanpinzaleek gertakari hauek deskribatzeko hobekien egokitzen zaien hitza erabil dezakete, “inperialismoa” desegokia iruditzen bazaizu, baina ez dugu inoiz onartuko populazioen aurkako indarkeria eta dominazioa erabiltzea justifikatzen duen aitzakiarik zehaztasun sasi-teorikoaren izenean.

Are okerrago, jarrera honek “ezkerra” esandakoa bultzatzen du aipatutako erregimenen propaganda zabaltzera ongi dokumentatutako basakeriak ukatzeraino. Maidaneko altxamendua deskribatzean edo Errusiako armadak Sirian egindako gerra krimenak ukatzen direnean «estatu kolpeaz» hitz egiten da. Ezker hori Assad erregimenak sarin gasaren erabilera ukatu ere egin du, komunikabide nagusiekiko (askotan ulergarria) mesfidantza batek bultzatuta gezur hauek zabaltzera.

Jarrera hori arbuiagarria eta arduragabea da, uste baitugu konspirazioaren areagotzeak ezin duela inoiz jarrera emantzipatzaile bat bultzatu, eskuin muturrekoa eta arrazakeria baizik. Ukrainako gerraren kasuan, antiinperialista ergel hauek, zeinen artean batzuek beren burua antifaxista aldarrikatzen duten dena den arren, eskuin muturreko zati handi baten aliatu zirkunstantzialak dira.

Siriaren kasuan, supremazismoen fantasiak eta Islamaren aurkako gurutzada baten ametsak hunkituta, eskuin muturrak jada defendatu ditu Putin eta Siriako erregimena jihadismoaren aurkako ustezko ekintzengatik, Assad erregimenak Sirian jihadisten gorakadan izan zuen erantzukizuna inoiz ulertu gabe.

Beste argazki bat Kafranbel hirian.

7: Ez eman erantzukizun berdina Ukrainari eta Errusiari.

Ukrainan, denek dakite erasotzailearen nortasuna. Putinen ofentsiba NATOren presioari erantzuna bada nolabait, batez ere ofentsiba inperial eta kontrairaultzaile baten jarraipena da. Krimea inbaditu ostean, Siriako (2015-2022), Bielorrusiako (2020) eta Kazakhstango (2022) matxinadak kentzen lagundu ostean, Vladimir Putinek ezin du orain protesta haize hori jasan, Errusia aldeko presidentea erortzeak ilustratua, Maidaneko altxamenduan, bere eraginpean dauden herrialdeen barruan. Bere boterea ahul dezakeen edozein botere emantzipatzaile zapaldu nahi du.

Sirian ere ez dago zalantzarik nor den gerraren erantzule zuzena. Bashar al-Assaden Siriako erregimenak, protestaren lehen egunetatik manifestariak tiro, espetxeratu eta torturatzeko agindua emanez Poliziari, aldebakartasunez biztanleriaren aurkako gerra egitea erabaki zuen. Askatasuna eta berdintasuna defendatzen dutenak aho batez eta herriari gerra egiten dion edozein diktadoreren aurka aldarrikatzea nahiko genuke. Pozik egongo ginateke Siriako kasuan hori gertatu izan balitz.

Gerra amaitzeko deiarekin ulertzen eta bat egiten badugu, erasotzailearen identitateari buruzko anbiguotasunik sortu gabe egin behar dugula azpimarratzen dugu. Ez Ukrainan, ez Sirian, ez munduko beste inon, pertsona arruntei ezin zaie leporatu armak hartu izana beren bizitza eta familiarena defendatzeko.

Orokorrean, diktadura baten pean bizitzea zer den (Mendebaldeko herrialdeak gero eta autoritarioagoak diren arren), edo bonbardatuak izatea zer den ez dakitenei, ukrainarrei ez esatea aholkatzen diegu, dagoeneko gertatu den bezala, batzuek esaten dietela siriarrei edo hongkongarrek: alferrik da Mendebaldeari laguntza eskatzea edo demokrazia liberala edo ordezkaritza sistema politiko minimo gisa desiratzea. Jende horietako askok sistema politiko hauen akatsak argi dituzte jada, baina haien lehentasuna ez da posizio politiko erreprokaezina mantentzea, hurrengo eguneko bonbardaketetatik bizirautea baizik, edo ez gelditu hitz axolagabe batek hogei urteko kartzela zigorra eraman dezakeen herrialde batean. Mota honetako diskurtso purista batean aritzeak egokia ez den testuinguru batean norberaren analisi teorikoa inposatzeko ahalegina erakusten du..

Horren ordez, entzun ditzagun Ukrainako burkideen hitzak, Mikhail Bakuninek oihartzuna eginez: «Irki sinesten dugu errepublika inperfektuena monarkia ilustratuena baino mila aldiz hobea dela».

Oroigarri denda bat Damaskon, Siria.

8: Ulertu ezazu Ukrainako gizartea, siriar edo frantsesa bezala, korronte ezberdinez osatuta dagoela.

Ezaguna dugu buruzagi batek balizko laguntzaileak uxatzeko mehatxu larria izendatzeko erabiltzen duen prozedura. Hor sartzen da Bashar al-Assadek Siriako iraultzaren hasierako garaietatik erabilitako “terrorismo islamistari” buruzko erretorika, era berean, gaur egun, Putinek eta bere aliatuek Ukrainaren inbasioa justifikatzeko erabili duten “nazismoa” eta “ultranazionalismoa” dago.

Alde batetik, propaganda hori nahita gehiegizkoa dela eta ez dugula den bezala onartu behar aitortzen badugu, bestetik, Sirian izandako esperientziak herri mugimenduen barneko korronte erreakzionarioak ez gutxiestera bultzatzen gaitu.

Ukrainan, tokiko nazionalistek, faxistek barne, protagonismo handia izan zuten Maidaneko protestetan eta ondorengo Errusiaren aurkako gerran. Gainera, Azov batailoiak bezala, esperientzia honetaz baliatu ziren Ukrainako armada erregularraren osagai ofizial izateraino. Hala ere, horrek ez du esan nahi Ukrainako gizartearen gehiengoa ultranazionalista edo faxista denik. Azken hauteskundeetan eskuin muturrak botoen %4 baino ez ditu lortu; Ukrainako presidentea, judu eta errusiar hiztunak, %73 hautatu zuten.

Siriako altxamenduan, jihadistak aktore marjinalak izan ziren hasieran, baina gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari ziren, neurri batean kanpoko laguntzari esker, eta horri esker militarki inposatu ziren mugimendu zibilaren eta eragile aurrerakoienen kaltetan. Nonahi, eskuin muturrak mehatxu bat da demokrazientzat eta iraultza sozialentzat; hau da, zalantzarik gabe, gaur egun Frantzian gertatzen ari dena. Herri honetan, eskuin muturreko hori bera inposatzen saiatu zen txaleko horien momentuan. Orduan garaitua izan bazen, posizio berdinzaleen presentziari eta eragile antiautoritario eta antifaxisten determinazioari esker izan zen, ez sasi-adituen kritikei esker.

Kontuan izan Errusiako inbasioaren aurka herri erresistentzia (bai Ukrainan, bai Errusian) defendatzeak ez duela esan nahi Maidanetik sortu zen erregimen politikoaren inguruan inozoa izatea. Faltsua da esatea Janukovitxen erorketak demokrazia zuzenaren benetako hedapena ekarri zuela Siria, Errusia, Frantzia eta mundu osorako nahi dugun berdintasunezko gizartearen garapena. Esamolde ezagun bat erabiliz, Ukrainako aktibistek “lapurtutako iraultza” deitzen diote osteko Maidanari. Ultranazionalistei leku garrantzitsua emateaz gain, Ukrainako erregimena berreskuratu zutela oligarkiek eta interes ekonomiko eta politiko propioak defendatzeko eta desberdintasun kapitalista eta neoliberal eredu bat garatzeko interesa duten beste pertsona batzuek berreskuratu zutela. Era berean, gai honi buruz dugun ezagutza mugatua bada ere, kosta egiten zaigu sinestea Ukrainako erregimenak ez duela erantzukizunik Donbaseko eskualde iheslariekiko tentsioak areagotzearen inguruan.

Sirian, lurrean parte hartzen duten iraultzaileek eskubide osoa dute orain Istanbulen ezarritako oposizio politikoaren erabakiak gogor kritikatzeko. Oraindik damutzen gara kurduena bezalako gutxiengoen legezko eskakizunak kontuan ez hartzeko erabakia.

Erregimen neoliberala eta osagai faxistak Mendebaldeko demokrazia guztietan aurkitzen diren elementuak dira. Emantzipazioaren etsai hauek gutxietsi behar ez badira ere, ez da arrazoi nahikoa herri erresistentzia inbasioaren aurka ez defendatzeko. Bestalde, Siriako iraultzan batzuek egitea gustatuko litzaigukeen bezala, erresistentzia barruko korronte autogestionatu aurrerakoienei laguntzeko deia egiten dizuegu.

Arabiar kondairak “maskulinitate eta gizonen garaia” dio.

9: Ukrainan eta Errusian herri-erresistentzia babestu.

Iraultza arabiarrek, txaleko horiek eta Maidanek erakutsi dutenez, XXI.mendeko altxamenduak ez dira ideologikoki «garbiak» izango. Aktore boteretsuekin (eta garaileekin) identifikatzea erosoagoa eta pozgarriagoa dela ulertzen badugu ere, ez ditugu gure oinarrizko printzipioak traizionatu behar. Ezker erradikala gonbidatzen dugu betaurreko kontzeptual zaharrak kentzera, bere posizio teorikoak errealitateari aurre egiteko. Posizio hauek errealitatearen arabera egokitu behar dira, ez alderantziz.

Arrazoi horiengatik, Ukrainako kasuan, herritarrei dei egiten diegu herri ekimenen laguntza bultzatzeko: gaur egun loratzen ari diren autodefentsa eta autogestio ekimenak. Askotan gertatzen da jendea antolatzean, demokraziaren eta justizia sozialaren ikuskera erradikalaren aldeko apustua egiten dutela, nahiz eta bere burua “ezkertiar” edo “aurrerakoi” gisa definitzen ez duten.

Era berean, errusiar ekintzaile askok esan dutenez, uste dugu Errusian herri altxamendu batek 1905ean eta 1917an bezala gerra amaitzen lagun dezakeela. Gerra hasi zenetik Errusian izandako errepresioaren tamaina kontuan hartuta, hamar mila manifestari baino gehiago preso, komunikabide zentsura, sare sozialen blokeoa eta agian laster internet osoa, iraultza batek erregimenaren gainbehera ekar dezakeen itxaropena zabaltzen da. Horrek azkenean amaituko lituzke, behingoz, Putinen krimenak Errusian, Ukrainan, Sirian eta beste leku batzuetan.

Hala gertatzen da Sirian ere, non, nazioarteko gatazken ondoren, Irango, Errusiako edo Libanoko herriek haserretu beharrean, herri horien balizko altxamenduak kontuan hartuta, aitzitik, berriro itxaropena eman ginezakeen aukeran. Bachar el Asad botatzeko.

Modu berean, altxamendu erradikalak eta demokrazia, justizia eta berdintasunaren garapen erradikalak ikusi nahi ditugu Estatu Batuetan, Frantzian eta botere politikoa beste herrien edo bere biztanleriaren zati baten zapalkuntzan oinarritzen den beste edozein herrialdetan.

10: Eraiki internazionalismo berri bat behetik.

Inperialismo guztien eta faxismoaren forma moderno guztien aurka errotik gauden arren, uste dugu ezin garela posizio antiinperialista edo antifaxistetara soilik mugatu. Hainbat testuinguru azaltzeko balio duten heinean, borroka iraultzailea ikuspegi negatibo batera mugatzeko arriskua ere badakarte, erreakziora murriztuz, aurrerabiderik gabeko erresistentzia iraunkorrari.

Uste dugu oraindik ezinbestekoa dela proposamen positiboa eta eraikitzailea egitea, internazionalismoa izan zitekeen bezala. Horrek esan nahi du mundu osoko altxamenduak eta berdintasunaren aldeko borrokak erlazionatzea.

NATOz eta Putinez gain hirugarren aukera bat dago: internazionalismoa behetik. Gaur egun, internazionalismo iraultzaile batek mundu osoko jendea deitu behar du Ukrainako herri erresistentzia defendatzera, modu berean, bertako Siriako kontseiluei, Sudanen erresistentzia batzordeei, Txileko lurralde batzarrei, txaleko horien biribilguneei eta Palestinako intifadari laguntzeko eskatu beharko lioke.

Langileen internazionalismo baten itzalean bizi gara, Estatuek, alderdi politikoek, sindikatuek eta erakunde handiek lagunduta, 1936ko Espainian eta, geroago, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan zehar, Vietnam eta Palestinan izandako nazioarteko gatazketan pisu handia izan zutenak.

Gaur egun, munduko leku guztietan, Siriatik Frantziara, Ukrainatik Ameriketako Estatu Batuetara, eskala handiko indar emantzipatzaile falta zaigu oinarri material nabarmena. Txilen gertatzen ari dela dirudienez, tokiko ekimen autogestionatuetan oinarritutako erakunde iraultzaile berrien sorreraren zain gauden bitartean, herri altxamenduak onartzen dituen eta erbesteratu guztiei harrera egiten dien internazionalismoa defendatzen dugu. Nahi horrek bultzatuta, nazioartekotasunaren benetako itzulerarako lurra ere prestatzen ari gara, zeina, espero dugu, berehala egunen batean Mendebaldeko demokrazia kapitalisten ereduetatik zein autoritarismo kapitalistatik, errusiar nahiz txinatarrez, beste bide alternatibo bat izatea.

Sirian gure lana mugitu zuen ideia honek iraultzari kolore demokratiko eta berdinzaleari eusten lagunduko zion, zalantzarik gabe. Eta zergatik ez, agian garaipenean lagundu zezakeen. Beraz, internazionalistak ez gara printzipio etikoagatik bakarrik, baita estrategia iraultzailearen ondorioengatik ere. Beraz, alderik gabe guztion emantzipazioaren alde lan egiten duten indar autogestionatuen artean loturak eta aliantzak sortzeko beharra defendatzen dugu.

Horixe deitzen diogu behetik internazionalismoa, herrien internazionalismoa.

Errusiako Ukrainaren inbasioari buruz proposatzen ditugun jarrerak

  • Errusiar inbasioaren aurkako Ukrainako herri-erresistentziaren babes osoa adierazi.
  • Ukrainan posizio emantzipatzaileak defendatzen dituzten talde autogestionatuei laguntza lehenestea dohaintzen, laguntza humanitarioaren eta haien eskakizunen hedapenaren bidez.
  • Errusiako gerraren eta erregimenaren aurkako indar aurrerakoiei lagundu, euren jarrerak ezagutarazi.
  • Ukrainatik erbesteratuak hartu eta haien ahotsa entzuteko aukera ematen duten ekitaldiak eta azpiegiturak antolatu.
  • Borrokatu Putinen kontra, batez ere ezkerretik. Ukrainako gerrak kanpinismoa eta maskulinitate toxikoa behin betiko amaitzeko aukera erabakigarria eskaintzen du.
  • NATOren diskurtso ideologikoari aurre egitea.
  • Ukatu Ukrainan eta beste leku batzuetan politika ultranazionalistak, xenofoboak eta arrazistak defendatzen dituztenei.
  • Kritika iraunkorra eta mesfidantza NATOk Ukrainan eta beste leku batzuetan egindako ekintzen aurrean.
  • Gobernuei presioari eustea manifestazioen, ekintza zuzenen, pankartaren, foroen, eskaeraren eta bestelako bideen bidez, tokian tokiko eragile autogestionatuen eskakizunei erantzuteko.

Zoritxarrez, hau ez da asko, baina eskain dezakegun guztia da, hemen edo inon berdintasunaren eta emantzipazioaren alde borrokatzen eta laguntza ekonomiko, politiko edo militarra emateko gai den indar autonomorik ez dagoen bitartean.

Zinez espero dugu posizio hauek oraingoan arrakasta izatea. Hori gertatuko balitz, oso pozik egongo ginateke, baina ez dugu inoiz ahaztuko Sirian ez zela batere horrela izan, eta oso garesti kostatu zitzaiola.

La Cantine Syrienne de Montreuil and L’équipe des Peuples Veulent


View this post on Instagram

A post shared by @shrimpjello


Informazio iturriak eta irakurketa gehiago

Ondorengo testuek artikulu honen berri eman dute edo abiapuntu erabilgarriak eskaintzen dituzte.

Voices of Resistance in Ukraine and Russia

Inperialismoaren eta internazionalismoan sakontzeko

Siriako aurreikuspenak

NATOren eta Mendebaldearen paperaz


Eranskina: Siriako Iraultzaren Banderari buruz

Egia den arren, Siriako Iraultzarekin lotutako bandera Turkiako Gobernuarekin Siria iparraldea eta beste lurraldeak okupatu zituen garaian okupatu ostean iraultza traizionatu zuten miliziek ere eramaten dutela, testu honen egileentzat ikur hau —Kafranbelen ikusia—. argazkiak—oraindik 2011ko altxamendua adierazten du. Siriako bandera zen Frantziatik independentzia aldarrikatu zuenean. Aitzitik, egungo bandera “ofizialak” (bi izarrekin) Baath alderdiaren nagusitasuna eta Assad familiaren Siriako kolonizazio berria sinbolizatzen ditu.